| Intro | Irakasle eta euskal pilotako laxo modalitatearen sustatzailea |
| Is |
Basque pelota player Athlete Writer Businessperson Entrepreneur |
| From | Spain |
| Type |
Business Literature Sports |
| Gender | male |
| Birth | 1952, Irurita, Spain |
| Age: | 68 years |
Tiburcio Arraztoa Urrutia (Irurita, 1952) nafar irakaslea da, laxo pilota-jokoaren alde egindako lanarengatik ezaguna. Malerreka eta Baztan eskualdeetan jokatzen den laxo joko hori berreskuratzeko sustatzaile nagusietakoa da.
Iruritarra sortzez baina 38 urtez irakasle izan zen Donezteben. Gaur egun erretiratuta dago. Bere garaian guantelaria izan zen (bi txapel irabazi zituen Donezteberekin) eta 1980an Laxoa Elkarteko sortzaileetako bat. Zenbait liburu ere idatzi ditu laxoaren inguruan, eta 2015ean Nafarroako Kirol Merituari eskainitako Domina ere jaso zuen.
Pilota elkarteetako kidea
Arraztoa beti egon da lotuta pilota jokoarekin: jokalari, irakasle, antolatzaile, elkarteetako zuzendaritzako kide, idazle dibulgatzaile… Elkarte hauen zuzendaritzaren partaidea izan da
- 1980an sortu zen Laxoa Elkarteko kide fundatzailea da, bertako presidente izan da urteetan. Urtero antolatzen dute laxo txapelketa.
- Pilotarien Batzarra elkarteko zuzendaritzako bokala ere izan da Nafarroako ordezkari moduan.
Sariak
- 2002: Iparraldeko Pilotarien Biltzarraren saria (Hasparne)
- 2014: Pilotarien Batzarraren saria (Bartzelona)
- 2015: Nafarroako Gobernuaren Kirol merituaren Domina.
- 2017: Doneztebeko bestetako txupinazoa. Herri-bozketan aukeratua, Laxoa elkartearen izenean piztu du lehen suziria.
Liburuak
Liburu hauek idatzi ditu laxoaren inguruan:
- Arraztoa, Tiburcio, (2004), Guante-Laxoa : la modalidad más antigua de la pelota vasca, T. Arraztoa, ISBN 8460916391
- Arraztoa, Tiburcio, (2010), Laxoa la pelota en la plaza, Cénlit, ISBN 9788496634602
- Arraztoa, Tiburcio, (2014), Entre Dios y La Pelota. ISBN: 978-84-15756-52-1
- Arraztoa, Tiburcio, (2017), Doneztebe Pelotari. ISBN: 978-84-16791-45-3
Erreferentziak
Kanpo loturak
- KTX: Laxoa, pilota modalitate zaharrena. La modalidad más antigua de pelota bideoa. Joko irudiak eta arauen azalpenak (Tiburcio Arraztoa, Jokin Apebetxie, Juan Telletxea eta Jabier Almandoz).
- Laxoa-Guante bloga.
- Kintzea eta esperantza, jaunak!Nerea Aranburu Urretabizkaia. 2013
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiburcio Arraztoa |