| Intro | Gipuzkoar arkeobotanikaria |
| Is |
Archaeologist Botanist Scientist Archaeobotanist |
| From | Spain |
| Type |
Biology Science Social science |
| Gender | female |
| Birth | 1987, Tolosa, Spain |
| Age: | 33 years |
Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) arkeobotanikaria da, ezagutzen diren ogi arrastorik zaharrenak aurkitu dituen ikerketa gidatu du Jordaniako Basamortu Beltzean. Arranzek Historiako lizentziatura eta Kuaternarioko Masterra egin zituen EHUn. Doktorego-aldian Arkeobotanika landu zuen eta ondoren Kopenhageko Unibertsitatea-ra (Danimarka) joan zen, post-doktoregoa egitera.
Aurkikuntza
Kopenhageko Unibertsitatean ikerketa lanean ari zela, ogiaren jatorria uste zena baino gutxienez 4000 urte lehenagokoa dela adierazten duten azternak topatu zituen Jordaniako Basamortu Beltzean. Natufiar garaiko gizakia aztertzen ari zen ikerketa taldea, Shubayqua aztarnategian.
Aurkikuntzak ogiaren historiari buruz zeuden teoriak zalantzan jarri ditu. Orain arte uste zen ogia Neolito garaikoa zela, nekazaritzaren ondorioz sortua. Baina arrasto hauek 14000 urte baino gehiago dituzte, Neolitoa baino 4000 urte lehenagokoak dira. Aurkitutako aztarnak laborategian aztertzen ari zela, elikagai arkeologikoen ikerketan aditua den Lara Gonzalez Carreterok aztarnak ikusi zituen eta ogi gisa identifikatu zituen berehala.
Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza eta oihartzun handia izan du. Ameriketako Arkeologia Institutuak 2018ko hamar aurkikuntza esanguratsuenen artean kokatu du.